martes, 14 de marzo de 2017

MADALEN SARIA

   IBANEN URTEBETETZEA

  Bazen behin, Iban izeneko mutiko bat bere etxean zegoena. Ibanek 12 urte

zituen,altua zen, ilea motza eta marroia zeukan. Urtarrila 18 zen eta oso ilusio

handiarekin zegoen, hurrengo egunean bere urtebetetzea zelako.

  Bere lagunei eta bere arrebari, egun guztia pasa zen esaten hurrengo egunean

bere urtebetetzea zela. Oheratu zen, baina lehenago bere arrebari esan zion ez

esateko gurasoei ezer, eta lo egitera joan zen.

  Ibanek gau osoa pentsatzen pasa zuen eta zer opari oparituko zioten amets egiten.

Oso urduri zegoenez goizeko lau terdietan esnatu zen. Baina esnatu zenean ez

zeukan  oparirik  bere logelan. Goizeko seiak eta laurden iritsi ziren eta bere aita

esnatu zen, Ibanek galdetu zion:

-Aita, zergatik ez daukat oparirik?

Bere aitak erantzun zion:

-Ez delako zure urtebetetzea.

  Iban oso-oso triste geratu zen eta negarrez hasi zen. Zazpi terdiak ziren eta bere

arreba esnatu zenean Ibanen logelara sartu zen. Negarrez ikusi zuen eta Sara bere

arreba lasaitzen hasi zen.

  Sara oso txibata zenez Ibaneri sekretu oso handi bat esan nahi zion, baina Ibanek

ez zion kasurik egin. Iban eta Sara ikastolara joan ziren eta Ibanen lagun guztiak

berarengana joan ziren, denak “zer oparitu dizute?”  esaten. Ibanek ez zuen ezer

esan eta joan zen. Sara han geratu zen eta dena kontatu zuen, baina Sarak lagun

horiei esan zien festa bat egingo ziotela eta gonbidatuta daudela. Denak baietz esan

zuten.

  Jangela ordua zen eta Ibanen gurasoak iritsi ziren Sarari etxera eramatera. Etxera

iritsi ziren eta Sarak abixatu zien bere lagunak etorriko zirela. Bitartean Iban jangelan

zegoen eta zorionak abestu zioten, orduan Iban pixkat hobeto jarri zen.

  Arratsaldeko lauak ziren eta Ibanen lagun guztiak bere etxera korrika joan ziren,

bazekitelako Iban baino lehenago iritsi behar  zirela. Iritsi ziren eta dena prestatzen

hasi ziren, baina Iban ez zen normalean etortzen zen orduan etorri, ordu bat

beranduago joan zen. Elurrara joan zen ondo pasatzera. Sara bere bila joan zen eta

besteak bitartean dena ondo jartzen geratu ziren.

  Azkenean Iban eta Sara etxera bueltatu ziren eta atea ireki zutenean, jende guztia

“sorpresa” esan zuten. Ibanek oso ondo pasa zuen bere festan.




                                                                                AON

No hay comentarios:

Publicar un comentario