IBANEN URTEBETETZEA
Bazen behin, Iban izeneko mutiko bat bere
etxean zegoena. Ibanek 12 urte
zituen,altua
zen, ilea motza eta marroia zeukan. Urtarrila 18 zen eta oso ilusio
handiarekin
zegoen, hurrengo egunean bere urtebetetzea zelako.
Bere lagunei eta bere arrebari, egun guztia
pasa zen esaten hurrengo egunean
bere
urtebetetzea zela. Oheratu zen, baina lehenago bere arrebari esan zion ez
esateko
gurasoei ezer, eta lo egitera joan zen.
Ibanek gau osoa pentsatzen pasa zuen eta zer
opari oparituko zioten amets egiten.
Oso urduri
zegoenez goizeko lau terdietan esnatu zen. Baina esnatu zenean ez
zeukan oparirik
bere logelan. Goizeko seiak eta laurden iritsi ziren eta bere aita
esnatu zen,
Ibanek galdetu zion:
-Aita,
zergatik ez daukat oparirik?
Bere aitak
erantzun zion:
-Ez delako
zure urtebetetzea.
Iban oso-oso triste geratu zen eta negarrez
hasi zen. Zazpi terdiak ziren eta bere
arreba
esnatu zenean Ibanen logelara sartu zen. Negarrez ikusi zuen eta Sara bere
arreba
lasaitzen hasi zen.
Sara oso txibata zenez Ibaneri sekretu oso
handi bat esan nahi zion, baina Ibanek
ez zion
kasurik egin. Iban eta Sara ikastolara joan ziren eta Ibanen lagun guztiak
berarengana
joan ziren, denak “zer oparitu dizute?”
esaten. Ibanek ez zuen ezer
esan eta
joan zen. Sara han geratu zen eta dena kontatu zuen, baina Sarak lagun
horiei esan
zien festa bat egingo ziotela eta gonbidatuta daudela. Denak baietz esan
zuten.
Jangela ordua zen eta Ibanen gurasoak iritsi
ziren Sarari etxera eramatera. Etxera
iritsi ziren
eta Sarak abixatu zien bere lagunak etorriko zirela. Bitartean Iban jangelan
zegoen eta
zorionak abestu zioten, orduan Iban pixkat hobeto jarri zen.
Arratsaldeko lauak ziren eta Ibanen lagun
guztiak bere etxera korrika joan ziren,
bazekitelako
Iban baino lehenago iritsi behar zirela.
Iritsi ziren eta dena prestatzen
hasi ziren,
baina Iban ez zen normalean etortzen zen orduan etorri, ordu bat
beranduago
joan zen. Elurrara joan zen ondo pasatzera. Sara bere bila joan zen eta
besteak
bitartean dena ondo jartzen geratu ziren.
Azkenean Iban eta Sara etxera bueltatu ziren
eta atea ireki zutenean, jende guztia
“sorpresa”
esan zuten. Ibanek oso ondo pasa zuen bere festan.
AON